Skip to main content
2024/05/08

HABI proiektu berritzaileak kanpo ebaluazioa izan du aste honetan

Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute

Reimagine Education taldekoak LHko saio baten behaketan

Anoetako Herri Ikastolak HABI izenez ezagutzen dugun hezkuntza eredu berritzailea du martxan. Ikasturte honetan HABI proiektua LH3, LH4, DBH 1 eta DBH 2n  ikasmailetan gauzatzen ari gara. Murgilduta gauden eraldaketa ezin dugu mugatu hura gidatzen ari den erdigunera bakarrik. Arrakastatsua izateko eta esanahi eta sakontasun osoa lortzeko, hezkuntza-komunitate osoak parte hartzeaz gain, komunitate horrek   nola ulertu duen eta bere egin ote duen ere ebaluatu behar dugu. 

Horretarako, ikasturte honetan, Maiatzaren 7 eta 8an Reimagine Educationeko bi kide (eraldaketaren hasieratik gurekin lanean aritu den aholkulari taldea) kanpo ebaluazio egin du. Bertan,  Anoetako Herri Ikastolan komunitatea osatzen dugun hiru eremuak kontutan hartu dira.

Ebaluazioa gauzatzeko tresna ezberdinak erabili dituzte: geletako behaketak, galdetegiak, bakarkako elkarrizketak, familiak focus-group, ikasleak focus-group eta irakasleak focus.group.

Ebaluazio saioan parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko azaldutako pretutasunarengatik.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute