Skip to main content
2024/05/10

Jatorri ezberdinetako gurasoak ipuin kontalari izan ditugu ikastolan

HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan

HHn ipuin kontaketa

Anoetako Udalarekin elkarlanean eta kulturartekotasuna eta aniztasuna bultzatu nahian, beren jatorriko hizkuntzan ipuin kontatzera etorri dira jatorri besberdinetako hainbat guraso. Aurreko astean HH etapan Lukasen panpina -ren kontaketa izan zuten tagaloraz eta LHn berriz, Bisita izenekoa katalanez LH1-2-3 mailetan eta Azken otsoa  izenekoa arabiarrez LH4-5-6n. 

Ipuinak Anoetako liburuzainak aukeratuak izan dira, irudi askokoak eta guztiek modu batez edo bestez kulturartekotasun gaia lantzen dutela. Elkarlanean aritutako guztiei eskerrik asko!

 

Fitxategiak

Kategoriak

2024-05-20Bizikidetza
Bertako kideek gure DBH3ko ikasleen kontra futbol partida jolastu zuten Anoetako plazan
2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz