Agenda 21

 

 

2015. urtea Nazio Batuek “Lurzoruaren Nazioarteko Urtea” izendatu zuten, munduan lurzoruak arriskuan daudelako, arrazoi ezberdinengatik: herri eta hirien hedapena, deforestazioa, lurraren erabilera eutsiezina eta erabilera desegokia, gehiegizko larratzea eta klima-aldaketagatik. Lurzoruen degradazioaren oraingo erritmoak mehatxupean jartzen du etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena. Lurzoruen eta lurren kudeaketa jasangarria bultzatzea funtsezkoa da elikadura-sistema produktiboa, landa-bizimodu hobeak eta ingurumen osasungarria lortzeko.

2018-19 ikasturtean landuko ditugun helburuak:

 Lurzoruaren ezaugarriak, izaki bizidunak eta arazoak ikertu eta ezagutu
 Lurzoru motak eta beren erabilerak
 Ikastetxea eta udalerriko lurzoruaren egoera aztertu
 Arazoak konpondu edo ez gertatzeko zein ekintza egin daitezken proposatu

Gaiaren inguruko informazio gehiago lortzeko, hona hemen bi bideo labur: