Aurkezpena

Ongi etorri Anoetako Herri Ikastolako orri honetara. Bertan gure egitasmoaren inguruko informazio zabala aurkituko duzu.

Anoetako Herri  Ikastola 1969an sortu zen, herriak sortu zuen. Gaur egun 2 urteko gela, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen dugu.  

Gure hezkuntza ereduak baditu berezitasun batzuk: Anoetako ia ume guztiak bertan ikasten dute, guztientzako moduko eskaintza egiten dugu, euskara eta euskal kultura gure ardatzak dira baina eleaniztasuna albo batera utzi gabe, aniztasunari garrantzi handia ematen diogu. Irurako ikastolako ikasleak DBH egitera Anoetako Herri Ikastolara etortzen dira.

Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu: Euskararen eguna, Santa Ageda bezperako koplak abesten ditugu herrian zehar, Ikastolaren eguna...

Guzti honen berri izango duzu gure web orri honetan eta aukera duzu edozein zalantza argitu nahi izanez gero gurekin harremanetan jartzeko.

Eskerrik asko.

Olatz Sistiaga

Anoetako Herri  Ikastolako Zuzendaria