Skip to main content

Korrika Txikia

Martxoaren 21ean, arratsaldez, Irurako eta Anoetako ikastolen artean Korrika Txikia antolatuko dugu. Lekuko aldaketa Irurako zubi hasieran izango da eta bi Ikastoletako lekukoak trukatuko ditugu.

Ondoren, manifestua entzungo dugu eta  guztiontzat merienda izango da. Aldi berean, KORRIKAko unitate didaktikoan proposatzen duten artelana egingo dugu. Hau burutzeko gela bakoitzari muralaren zati bat emango zaio margotzeko eta gero HizProkoek murala osatu eta ikusgai jarriko dute.

Agenda

Ekintza
DBH3- Atletismo konpetentzia
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH4- Boleibol konpetentzia
Gehiago irakurri
Ekintza
Haur Danborradaren entsaiuak 1
Gehiago irakurri
Irteera
LH6- Kidetzea Irurako Ikastolarekin
Gehiago irakurri