Skip to main content
2020/01/20

Matrikulazio kanpaina

Matrikulazio epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitarte izango da. Horrez gain, familientzako hainbat saio ere antolatu dira:

▪         Urtarrilaren 23an, ostegunean, 2 urteko familientzat. 17:15ean hezkuntza proiektuaren aurkezpena egingo da eta ondoren bisita gidatua.

▪         Urtarrilaren 27an, astelehenean, hezkuntza proiektuaren aurkezpena egingo da Irurako Ikastolan, bertako LH6ko familiekin, 16:30etatik aurrera. (Bisita gidatua egiteko aukera otsailaren 3an, goizeko 10:00etan edo arratsaldeko 17:30ean egongo da.)

Atxikita duzue Ikastolako ildo nagusien inguruko informazioa ematen duen triptikoa.

 

2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute
2024-04-24Orokorra
Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara
2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute