Skip to main content
2020/03/05

LH6ko ikasleak, Eureka Zientzia museoan

Bertan ordubeteko bisita gidatua egin eta MA7H MISTERI BOX 1 programa landu dute. Ikasleak txoko desberdinetan aritu dira lanean erronka matematiko bat gainditu asmoz: 50 minuturen buruan ate guztiak zabaldu eta misterio guztiak argitu behar dituzte. Horretarako, ikasleen arteko talde lana ezinbestekoa izan da, guztien parte hartzea nahitaezkoa baita sekretu guztiak argitzeko. Hauek dira landu dituzten gaiak:

- ARITMETIKA: Zenbaki arrunten eragiketak eta zenbaki erromatarrak,

- GEOMETRIA: Poligonoen ezaguera eta eragiketak,

- KOORDENATUAK: Mapen interpretazioa eta koordenamendu bidezko posizionamendua,

- KRIPTOGRAFIA: Zenbaki eta letren kodifikazioa,

- ALGREBRAREN OINARRIAK: Zenbaki abstraktu eta ezezagunen batuketak.

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute