Skip to main content
2020/03/12

Azoka solidarioa

Bigarren unitatean gauzatu duten diziplina arteko proiektuaren azken emaitza azoka solidario bat egitea izango da. Euskara, Gaztelania, Matematika eta Ingurunea arloetan aritu dira "Hobetu dezakegu gure bizitza?" galderaren inguruan hausnartzen eta gure bizi baldintzak Senegaleko herritarrek dituztenekin alderatu dituzte. Horrek bizi itxaropenean izan dezakeen eragina ere aztertu dute. Azokan irabazitako dirua Medicus Mundi erakundeari emango diote eta hauek Etiopiako sukalde solidariora bideratuko dute.

Azoka martxoaren 16an, astelehenean, izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Animatu eta egin zure ekarpena!

Fitxategiak
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute