Skip to main content
2020/03/13

Aldi baterako etenaldi presentziala

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza Sailak erabakita, 15 egunez ikastetxe guztien eskola- jarduera presentziala aldi baterako etengo da. Beraz, ikasleek ezingo dute Ikastolara etorri baina etxean lan-ohiturekin jarraitu beharko dute, irakasleek proposatutako lanak egiten. Egunero ikasteko ohiturari eutsi diezaioten, datozen egunetarako aurreikusi dugun antolaketa zehazten duen dokumentua duzue atxikiturik. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren gutuna ere zintzilikatu dugu eskuragarri izan dezazuen.

Egunetik egunera egoera aldatu daitekeenez, etengabeko komunikazioa mantenduko dugu zuekin, eguneratuta egote aldera. Horretarako Alexia kanala erabiltzen jarraituko dugu.

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan