Skip to main content
2020/04/29

Hizki-marrazki lehiaketa abian da!

Anoetako Udalak urtero antolatzen duen lehiaketa honetan, Anoetako Herri Ikastolako ikasleek hartzen dute parte, zehazki, LH3tik DBH4ra bitartekoek. Beraz, guztira 8 kategoria izango dira, maila bakoitzeko bat. Lehiaketa honen helburua euskerazko lanen ekoizpena sustatzea da, besteak beste.

Aurreko edizioetan parte hartzaile guztiek ipuin bat idatzi behar zuten, baina aurten, berrikuntza moduan, maila bakoitzean ekoizpen ezberdinak egingo dituzte, gelan landu dituzten proiektuekin lotura zuzena dutenak. Horrela, LH3-6 bitarteko ikasle gazteenek ipuinak egin dituzte; DBH1ekoek Sentimenduen inbentarioa edo eguneroko digitala osatu dute; DBH2koek Gazte gara gazte helduei zuzendutako gutuna; DBH3koek narrazioa eta azkenik, DBH4koek iritzi artikulua. Guztiek ilustrazioak ere txertatu dituzte euren lanetan.

Epaimahai aditu batek erabakiko du zeintzuk diren lan sarituak eta kategoriaren arabera sari ezberdinak jasoko dituzte. Banaketa hori ekainaren 5ean izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

 

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan