Skip to main content
2020/05/29

Ibilaldia 2020 Elorrion, maiatzaren 31n

Ibilaldiko kontu batekin gatoz oraingoan ere.

Jakizue igande honetan Ibilaldiaren urruneko emisio bat egingo dugula, aurrekoan Herri Urratsekoek egin zuten moduan. Egun horretan Ibilaldia egitekoak ginen eta ekitalditxo birtual honekin data gogoratzeko aukera aprobetxatu nahi genuke. Saio polit eta entretenigarria izango da. Berba gutxi eta ikuskizun ugarirekin (musika, dantza, bertsoak, magia...). Gainera, Bizkaiko ikastola mordo batetik ikasleen bideoak jaso ditugu eta horiek ikusteko aukera ere egongo da, aurkezle berezi baten eskutik gainera, ume eta gaztetxoen artean oso ezaguna. Tira ba, eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik eta animo, ikasturte berezi honen bukaera gero eta hurbilago daukagu eta!

 

KARTELA 1

KARTELA 2

KARTELA 3

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan