Skip to main content
2020/06/05

Hizki-marrazki lehiaketako sari banaketa, online

Aurten ere, urtero bezala, Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa antolatu dugu, eta gaur arratsaldean, ekainaren 5ean, izango da sari banaketa. Covid 19a dela eta, ekitaldia desberdina izango da.

Ohitura daukagu HH eta LH1-2 koentzat ipuin kontaketa antolatzeko auditorioan. LH3tik gorako ikasleekin, aldiz, Ikastolako borobilean egin ohi dugu, eta epaimahaikideek aukeratutako ipuina kontatzen du Beak, eta Cesarrek marraztu. Tamalez, aurten hori posible ez denez, on line egitea pentsatu dugu.

Kontukantoi taldeko Bea eta Cesar ikusteko aukera izango dugu, baina ez aurrez aurre, pantailaren bidez baizik, eta 10 minutuko ipuin eder bat kontatuko digute: "Haizea hostoak". Esteka honetan ikusteko aukera izango duzue gaurtik hasita astelehenera bitarte: https://youtu.be/FQIBiDzKm3Y

"Tanjirou" ipuinaren kontaketa ikusteko, aldiz, hemen duzue esteka: https://youtu.be/KMIL5P0Hv0M

Bestalde, DBH1eko ikasleek eginiko eguneroko digitalen diapositibak (hemen eta hemen) eta ipuin saridunen liburuxkak ere ikusgai daude dagoeneko. 

 

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan