Skip to main content
2020/10/09

Euskara Elkartea martxan da berriro

Badira urte batzuk Ikastolan Euskara Elkartea martxan jarri genuela eta aurten ere 30 ikasle inguruk osatuko dute taldea. DBHko maila guztietako ikasle boluntarioekin bilera egin zuten asteartean eta Euskararen Eguna antolatzeari ekin zioten, besteak beste. Eguerdian elkartu ziren eta Ikastola ondoko merenderoan elkarrekin bazkaldu ondoren, kanpo espazioak aprobetxatuz bilera egin zuten eraikinaren kanpoaldeko harmailetan. Ikasturtean zehar jarraipena emango diote, beti ere euskararekin lotutako gaiak jorratzeko helburuarekin.

 

      

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan