Skip to main content
2020/10/09

Zubimusu Ikastolak bere Kilometroak Jaia ospatu du

Kilometroak Astea egitarauaren baitan, lekukoaren emate ekitaldia ospatu zuten Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, 11:00etan hasita. Herrigintza, kultura, hezkuntza, herritartasuna, transmisioa eta erresilientzia oinarri hartuta Kilometroak Astea izeneko egitaraua antolatu zuten, irailaren 28an hasita eta urriaren 4an bukatuz. Kilometroak jai handiaren ordezkoa izan den egitarau xumeagoari gaur eman diote amaiera.

Hemen bideoa

Kilometroak Festaren harira, 1998ko Kilometroko pasadizoak ere jakinarazi dizkigu gurean lanean ari den eta orduan koordinatzaile ardura izan zuen Kontxi Luluagak. Orduan lau Ikastolen arteko elkarlanean antolatutako Festa izan zen: Irura, Laskorain, Uzturpe eta Anoeta. Kilometroen izpiritua berreskuratzeko balio lezakeen elkarrizketa duzue bertan.

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan