Skip to main content
2020/10/16

Euskararen erabileraren neurketak

Euskara Elkarteko ikasleek hiru egunetan zehar egin dituzte euskararen erabileraren neurketak, astearte, ostegun eta ostiralean, hain justu. Horretarako, hiru momentu eta espazio ezberdin hartu dituzte: jolas garaia, Ikastolako sarrera eta irteera. Horietan, HH, LH eta DBHko ikasleek zein hizkuntza erabiltzen duten behatzeaz gain, gurasoen erabilera ere kontuan hartu dute.

Datu hauek eskuratzea oso garrantzitsua da, Ikastolako errealitate linguistikoaren berri ematen baitigute modu fidagarrian. Hori dela eta, ikasturte amaieran beste neurketa saio batzuk egingo dituzte hiztunen bilakaera aztertzeko.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei beren borondate eta egindako lanagatik!

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriakĀ  izango dituzte aurrerantzeanĀ 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan