Skip to main content
2020/10/21

TANTAren zenbaki saritua: 043.939

Andres Urrutia notario jaunaren aurrean egin da  TANTA elkartasun txartelaren zozketa, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 043.939. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez bailtz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da. Ordezko zenbaki hori hauxe da 017.203. Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez.60.000 euroko saria jasotzeko zenbaki saritua duen onuradunak hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.

Mila esker mila TATA txartelak erosiz ikastolekiko elkartasuna erakutsi duzuen guztioi, eta zorionak zenbaki saritua egokitu zaionari. 

Elkartasunak saria du!!!

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan