Skip to main content
2020/10/23

Sexune tailerra

Anoetako eta Irurako Ikastolok formazio saioak antolatu ditugu 0-7 urte bitarteko gurasoentzat alde batetik, eta 8-12 urteko gurasoentzat bestetik. Data hauetan maila batzuetako ikasleak ere lanketa hau burutzen ariko dira geletan Sexuneko espezialistekin. Era berean, irakasleek ere jasoko dute formazioa ikasturtean zehar. Horrela, Ikastolako komunitate osoak sexualitatearen inguruko lanketa egiteko aukera izango du, sexu-ezaugarri orokorrak eta zenbait kontzeptu eta gai ezagutuz. Horrez gain, programaren barruan HH eta LHko gurasoei zuzendutako aholkularitza pertsonalizatua ere eskainiko dute urriaren 30ean eta azaroaren 5ean.

Saioetako argazki gehiago ikusteko, sartu hemen.

     

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute