Skip to main content
2020/10/30

Herriko bazterrak ezagutzen

Asteazkenean, urriaren 28an, irteera egin dute HH2ko ikasleek Anoetako txoko eta bazterrak ezagutzeko. Izan ere, herria eta etxearen gaia lantzen ari dira Ikastolan eta horrekin lotuta euren herria hobeto ezagutzeko aukera aprobetxatu dute eta bide batez, bakoitza non bizi den ere ikusi dute. Ondoren, frontoi ondoan hamaiketakoa egin eta bakoitzari gehien gustatu zaionaren marrazkia egin dute: udaletxea, eliza, parkea .... Azkenik, parkean jolasean ibili dira eta neka-neka eginda Ikastolara iritsi dira.

      

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute