Skip to main content
2020/12/04

Anoetako Herri Ikastolak bat egin zuen herriko EUSKARA TALDEAREKIN

Atzoko egunez herrian EUSKARAren egunarekin bat eginez "IRATXULO" ANOETAKO EUSKARA TALDEA ezagutarazi zen. Euskararen erabilera nola handitu da taldearen helburua. Atzo sortutakoan herriko edozeinek, taldeak zein norbanakoak, har dezake parte. Ekimen xume horretan Ikastolak ere bere aletxoa jarri zuen bat eginez ekimenarekin; LH4ko ikasleek koreografia dantzatu zuten, geletan ikasleei EUSKARA hitzak iradokitzen dienarekin lanketa burutu eta plazan ikusgai jarri zituzten. Jakin horiek izango direla herriko liburutegian. Ea denon artean euskarari bultzadatxoa ematen diogun!!!

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute