Skip to main content
2020/12/11

"Zer nolako IKASTOLA irudikatzen dugu?" lanketa

DBHko eta LHko ikasleek aste honetan lanketa berezia egin dute. Irakasleok eta gurasoek, bakoitzak bere aldetik landuta badute ere, oraingo honetan ikasleei tokatu zaie txanda. Ikastola eraldatzen ari garen une honetan, ikasleei galdetzea ea beraiek zer aldatu, zertan indarra egin, ... azken finean gurekin dauden urteetan zer nolako bizipenetan murgildu nahi duten izan da landutakoa. Ikastola osatzen dugun guztiok gure aletxoa jarrita ea esperientzia aberatsak bizi eta biziarazten ditugun.

 

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute