Skip to main content
2020/12/18

"Miñan" liburuaren aurkezpena

Gaur arratsaldean Amets Arzallus bertsolari eta idazlea Anoetako Mikelasagasti Auditorioan izango da Miñan liburua aurkezten. Ibrahima Baldek Afrikatik Europara egindako bidaia ahoz kontatu zion Arzallusi eta honek liburu batean bildu du. DBH4ko ikasleak Miñan liburuaren lanketa egiten aritu dira gelan eta gaur arratsaldean egilearekin solasaldia egiteko aukera izango dute. Ikasleekin egingo duen saioaz gain, ondoren herritar guztiei zabaldutako beste saio bat ere izango da Anoetako Udalak antolatuta.

      

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute