Skip to main content
2021/01/08

Nerabezaroa, aldaketa aroa: Nola lagundu iraultza erdian konfiantzatik garatzen?

Anoetako Herri Ikastolak eta Arizmendi Ikastolak elkarlanean nerabezaroan aditu den Jaume Funes psikologo, hezitzaile eta kazetariarekin solasaldia antolatu dugu bi egunetan banatuta. Zuen seme-alabak bizitzen ari diren etapan euren bidelagun izateko orientabideak jasotzeko lagungarri izango dela uste dugu, eta beraz, gonbidapena luzatu nahi dizuegu Ikastolako DBHko guraso guztiei.

Psikologoa, hezitzailea eta kazetaria, Jaume Funes (Calatayud, 1947) nerabezaroan eta bere zailtasun sozialetan espezializatu da. Hezkuntzaren munduan aritu da berrikuntza pedagogikoan, pedagogia aktiboko ikastetxeetan, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, aholkularitza psikopedagogikoko taldeetan… eta baita bigarren hezkuntza amaitzean nerabeei trantsizio horretan laguntzeko tokiko proposamenak abian jartzen ere, besteak beste. 

Hemen solasaldiaren inguruko informazioa:

“Nerabezaroa, aldaketa-aroa: Nola lagundu iraultza erdian konfiantzatik garatzen?”

EGUNAK: Urtarrilaren 12an lehen zatia eta 21ean bigarren zatia

ORDUA: 17:10-18:30

GAIA: nerabezaroa zer den, sexualitatea, drogak, pantailak eta sare sozialak eta helduen eta eskolaren rola.

NON JARRAITU: Streaming bidez izango dira, eta izena ematen duzuenei bidaliko zaizue esteka.

EMAILEA: Jaume Funes

HIZKUNTZA: Saioak gazteleraz izango dira.

Saioak jarraitzeko izena eman beharra dago.

Animatu eta ea tarte bat egiteko aukera duzuen!!!

 

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan