Skip to main content
2021/01/15

Ikastola bertatik bertara ezagutzeko aukera

Datorren ikasturteari begira, 2021-22rako alegia,  Matrikulazio Kanpaina astelehenean, urtarrilak 18, abiatu eta 29an bukatuko da. 2 urtetik hasita 16 urte bitarteko ikasleentzako aukera zabalduko da Anoetako Herri Ikastolan izena emateko. Ahalik eta informazio osatuena izan dezazuen, aurkezpenak eta ate irekiak antolatu ditugu.

  • HAUR HEZKUNTZA 
    • Ate irekiak, urtarrilaren 16an, 10:00etan. Hezkuntza Proiektuaren aurkezpena egingo da.

 

  • DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
    • Hezkuntza Proiektuaren aurkezpena Irurako Ikastolan, urtarrilaren 18an, 16:45ean
    • Bisita gidatua Anoetako Herri Ikastolan, urtarrilaren 23an, 11:00etan

Bilera pertsonalizatua nahi izanez gero, Ikastolara deitu eta aukera horretaz ere balia zaitezke.

BIDEOA: https://youtu.be/dO_Re4tJBdU

 

 

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan