Skip to main content
2021/01/22

Eskola Kirola berriro martxan

LABIk eta Eusko Jaurlaritzak hartutako urtarrilaren 11ko neurrietan, Covid-19 kutsatze intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan Eskola Kirola berrekiteko baimena eman zuen, soilik entrenamenduetarako. Baimen honek gehitzen zuen entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu behar direla, taldearen osaera aldatu gabe, eta ezingo direla aldagelak erabili.

Hori dela eta, Anoetako Herri Ikastolak Eskola Kirola berrekiteko erabakia hartu du datorren astelehenetik, urtarrilaren 25etik, aurrera. Covid-19ak eskatzen dituen baldintzak beteko ditugu. Hau izango da antolaketa:

LH 3: ASTELEHENETAN, 17:00etan (12 ikasle, entrenatzaile 1)

LH 4: ASTEARTETAN, 17:00etan (12 ikasle, entrenatzaile 1)

LH 5: ASTEAZKENETAN, 17:00etan (18 ikasle, 2 entrenatzaile)

LH 6: OSTEGUNETAN, 17:00etan (17 ikasle, 2 entrenatzaile)

Antolaketaren bestelakoak:

Ikasleak 6ko taldetan banatuko dira, eta taldeak egonkorrak izango dira ikasturte osorako.

6ko taldeak mistoak izango izango dira, neska eta mutilez osatutakoak.

Eguraldiak aukera ematen duenean kanpo espazioa erabiliko da saioak egiteko.

Ea ikasturtearen bigarren zati honetan aukera dugun!!!

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriakĀ  izango dituzte aurrerantzeanĀ 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan