Skip to main content
2021/02/11

Ostegun Gizen COVID-19 garaian

Anoetako Herri Ikastolak aurten oso modu ezberdinean ospatu ditu Inauteriak. Gurea izan den asteazkeneko jaialdia ezinezkoa izan da baina Ostegun Gizen goiza baliatu dugu ikasleok eta irakasleok gure festatxoa egiteko. Goizean Ikastola aireportu bihurtu dugu eta gure ikasleei harrera berezia egin diete azafatek, pista arduradunek, informazio langileek, seguritateko arduradunek, ... Ohiko txorixo pintxoak ere jan ditugu. Ondoren herrialde ezberdinen zehar bidaia egin dugu, bertan maila guztietako ikasleek eta irakasleek hartu dute protagonismoa. Eta nola ez hain maite ditugun Inauterietako abestiak. Giro onean ospatu ditugu!!!

Argazki bilduma 

Bideoa

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute