Skip to main content
2021/02/19

Nerea Mendizabalen eskutik, formazio saioak gurasoentzat

Aurtengoan hiru saio izango dira guztira: lehenengoa azaroaren 10ean izan zen, bigarrena datorren asteartean izango da eta hirugarrena, berriz, martxoaren 23an.

Bigarren saio honetan Komunikazio Ez Bortitzaren oinarrien errepaso laburra egin eta Covid-19aren egoerak ekarritako bizipenak aztertuko dira. Seme-alabek, nola bizi dute Covid-19 egoera? Nola lagundu sortzen zaizkigun emozioak (beldurra, kulpa, …) kudeatzen? Nola lagundu egoera emozionala zaintzen? Horiek eta beste hainbat gai lantzeko aukera izango dute gurasoek.

Animatu bertan parte hartzera!

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute