Skip to main content
2021/02/26

Internetaren erabilera zuzena bultzatu nahian

Aste honetan hasi eta martxoan zehar jarraituz, Anoetako Herri Ikastolako ikasleei sare sozialetan erabilera okerra egiteak zein ondorio izan dezake nahi izan da begi bistan jartzea. Honekin batera zein diren jarraibide zuzenak adierazi eta azaldu zaizkie, beren eguneroko erabilera anitzetan txertatu ditzaten. Gaiak guretzat badu garrantzia eta ispilu lana egiten saiatu gara. Horretarako ertzaintzaren kideak izan ditugu bertan. LH6koekin eta DBH1-2koekin aritu gara aste honetan eta martxoaren erdialdean DBH3-4koek hartuko dute protagonismoa. Sare sozialak ez erabiltzea ez da helburu, zuzen eta tajuz ibiltzea, ordea!

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira