Skip to main content
2021/03/05

Nolako Ikastola amesten dugu?

Anoetako Herri Ikastola ez dago geldirik. Epe luzerako begirada jarrita dauka batez ere azkeneko bi ikasturte hauetan. Eraldaketa prozesuaren atarian gaude eta horren berri emateko eta buruan dugun Ikastola hainbat eragilerekin konpartitze aldera, herriari eta familiei begira Nolako Ikastola amesten dugu? izendapean bi arratsalde hartu ditugu. Aste honetako ostegunean lehenengoa burutu dugu eta hurrengo astean, hilak 11, bigarrena. Ordutegia 17:10 - 19:00 izango da. Bigarrengoan parte hartu nahi eta oraindik izenik eman ez baduzu, lasai deitu Ikastolara .

 

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute