Skip to main content
2021/03/12

Martxoak 8, aldarrikapen eguna Ikastolan

Astelehenean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu zen eta Ikastolan ere gai horren inguruko lanketa egiteko aukera izan dugu. HHn Porrotxen Gona gorria bideoklipa erabili dute hausnarketarako; LH 1 eta 2n Doraemoenen kapitulu bat ikusi eta nesken eta mutilen rolak aztertu dituzte; LH 3 eta 4n gizonezkoek eta emakumezkoek izaten dituzten lanbideen inguruan aritu dira eta LH 5 eta 6n aurkezpen bat prestatu dute 13 emakume ospetsuei buruz. DBHn, aldiz, gaur arratsaldean hainbat pelikula ikusiko dituzte, mailaka: Quiero ser como Beckham, Mustang, Figuras ocultas eta Las sufragistas. Ondoren, datorren asteko Tutoretza saioan, ikusitako pelikulen inguruko hausnarketa eta lanketa egingo dute.

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira