Skip to main content
2021/03/26

Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldearen udalekuak

Urtero bezala aurten ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak udalekuak antolatuko ditu. Uda honetan haur eta gazteek behar eta merezi duten programazioa landu dute, aurtengo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatuta. Euskal Herri osora irekitzen diren udalekuak dira. Eskaintza askotarikoa izateko asmoz, udaleku eta egonaldi batzuk egokitu dituzte, baita berriak sortu ere. Egonaldi bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunez gain, denek dute helburu bera: Euskal Herriko haur eta gazteen topagune izatea. Naturaz gozatzeko, lagun berriak egiteko, Euskal Herriko txokoak ezagutzeko eta euskaraz gozatzeko plan aproposa da.

Udalekuen informazio gehiago hemen aurkituko duzue, eta baita albiste honi atxikita doan eskuorrian ere.

2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute
2024-05-17Euskara
DBH3-4ko ikasleek eta irakasleek, Baxoa gertu dela-eta, hautaproba osoki euskaraz egiteko  eskubidea aldarrikatu dugu
2024-05-17Kidetzea
Anoetako Herri Ikastolan bildu dira ostiral goizean elkar ezagutza lantzeko asmoarekin