Skip to main content
2021/03/31

Hormigoizko oinarriak egurrezko mahaiak patioan jartzeko

 

Ikasturte berezi honetan saiakera handia egiten ari gara gure jardunerako kanpo espazioen erabilera areagotzeko, jakina baita, covid-19a zabaltzea askoz ere zailagoa dela kanpo espazioan espazio itxietan baino. Ahalegin horretan beste urrats bat eman dugu, Ikastolako patioan ikasgela oso bat lanean aritzeko moduko espazio bat atonduz. Udalak 6 mahai gure esku jarri ditu eta guk hormigoizko oinarriak preparatu ditugu. Horretarako, astelehen arratsaldean guraso eta irakasle talde batek egin beharrekoei hasiera eman zien eta astean zehar jarraipena izan du. Lanak aurreratu besterik ez dira egin.

Oporren ostean, bestelako saioak izango dira eta zuen parte hartzea beti eskertuko da. Eskerrik asko bertan izan eta ondoren izango zaretenoi. Animatu zaitezte!!!

 

2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute
2024-05-17Euskara
DBH3-4ko ikasleek eta irakasleek, Baxoa gertu dela-eta, hautaproba osoki euskaraz egiteko  eskubidea aldarrikatu dugu
2024-05-17Kidetzea
Anoetako Herri Ikastolan bildu dira ostiral goizean elkar ezagutza lantzeko asmoarekin