Skip to main content
2022/09/30

Aniztasunetik eraikiz

Kohesio soziala helburu, aniztasunaren kudeaketa positiboaren bidetik

Aniztasunetik eraikiz proiektuaren aurkezpena

Gizartearen kohesioa eta bizikidetza bultzatzeko giltzarria da aniztasunaren kudeaketa positiboa egitea, hau da, aniztasuna balioan jartzea eta aniztasun horrek diskriminaziorik eragiten ez duela bermatzea.

Aniztasunaren kudeaketa positiboa ardatz hartuta eta iaz hasitako proiektuari jarraipena emanez, Aniztasunetik Eraikiz egitasmoa eramango dugu aurrera DBH3. mailan, Gizpuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Joan den irailaren 23an izan zen proiektuaren aurkezpena Foru Aldundiko Donostiako egoitzan.

Bigarren ikasturte honetan Gipuzkoako elkarte batzuk giza eskubideen inguruan egiten duten lana gertutik ezagutuko dugu eta beraiekin arituko gara elkarlanean. Beraiekin batera, giza eskubideen aldeko gure konpromisoa gauzatuko dugu herrian, hitzetatik ekintzetara pasako gara eta gu ere giza eskubideen aldeko aktibista bihurtuko gara, gizarte justuago bat lortzea guztion zeregina baita.

Gautena, Begisare, Salvamento Marítimo Humanitario, Zehar errefuxiatuekin, Gehitu eta Kale Dor Kayiko elkarteak dira proiektuan parte hartuko dutenak. Anoetako Herri Ikastolako DBH3ko ikasleak zehazki horietako bi elkarterekin arituko dira aurtengoan elkarlanean.

 

Kategoriak

2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute
2024-05-08Ingurumena
Jangela zerbitzua kudeatzen duen enpresaren eskutik, Ekin Food proiektuaren barruan egindako lanketa izan zen
2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua