Skip to main content
2022/11/04

Badator Euskaraldia!

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da eta izena emateko epea zabalik dago

Euskaldiaren rolak, ahobizi eta belarriprest

Bi aste eskas falta dira Euskaraldia hasteko. Hitzez ekiteko garaia izango da aurtengo leloa, ariketa honen bidez Euskal Herriko txoko guztietan euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin lortzea baita helburua.

Aurreko edizioetan bezala, norbanakoak belarriprest edo ahobizi bezala parte hartu ahal izango du. Horrez gain, mota guztietako entitateek ere (elkarteak, enpresak, dendak, federazioak, taldeak,...) Euskaraldian parte hartzeko aukera izango dute, ariguneen bidez. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta, horietan, herritarrok ariketa taldean egiteko aukera izango dugu.

Anoetako Herri Ikastolak dagoeneko eman du izena Euskaraldian, ariguneak ere definitu ditugularik.

Gure aldetik, Ikastolako komunitatea osatzen dugun kideak animatu nahi zaituztegu norbanako gisa Euskaraldian parte hartzera, horretarako belarriprest edo ahozbizi rola hartuz. Izena emateko epea zabalik dago  https://izenematea.euskaraldia.eus/ estekan. Edo, nahiago baduzue, Anoetako plazan aurrez aurre izena emateko aukera izango da azaroaren 10ean eta 17an, 17:30etik aurrera.

Horrekin batera, Euskaraldiaren baitan herrian egingo diren ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu Ikastolak "Nola eragin seme alaben hizkuntza ohituretan?" tailer interesgarria antolatu duela azaroaren 17rako, UEMAren laguntzaz. Udalerri euskaldunetako eta arnasguneetako haur eta gaztetxoen gurasoentzat proposamenak eta aholkuak bilduko dituen saioa izango da. Seme-alaben hizkuntza ohiturak ezartzerakoan eragiten duten faktoreak zeintzuk diren, eta egoera horren aurrean gurasoek zer egin dezaketen aztertuko dugu guztion artean. UEMAko teknikariak bideratuko du saioa.Gonbidatuta zaudete saioan parte hartzera!

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute