Skip to main content
2022/11/04

DBH2ko ikasleek "Gurpilgunea" ekimenean parte hartu dute

Aste honetan herriko plazan bizikletaren tailer praktikoa aurrera eraman dute

DBH2ko ikasleak bizikletak konpontzeko tailerrean

‘Gurpilgunea’ proiektuaren adarretako bat Tolosaldeko zenbait herritan bizikletaren oinarrizko mantenu lanak erakustea eta herritarrak horretan trebatzea da. Mugikortasun eredu jasangarrira urratsak eman nahi ditugulako gure DBH2ko ikasleekin saio praktikoa egin dugu Anoetan. Bertan erruedak puztutzen, katea zaintzen, frenuak ajustatzen, zulaketak konpontzen, bizikletaren ajusteak egiten, ...aritu ziren. 

Tolosaldea Garatzen, Zumardia elkartea, Tolosako udala eta Tolosaldeko Mankomunitatea dira ekimen honen bultzatzaile nagusiak.

Ea gure gazteen artean bizikletaren erabilera handitzen den!!!

  

  

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute