Skip to main content
2022/11/25

UEMAren babespean "Ispiluari begira" tailerra aurrera eraman da Ikastolan

Gurasoek eta beren seme-alabek elkarrekin hizkuntzaren inguruan hausnartu dute

Ispiluari begira tailerran LH2ko ikasle eta gurasoak

Atzo, azaroaren 23an, 16:00etatik 17:00etara Ispiluari begira tailerra egin zuten LH2ko ikasle eta gurasoek, UEMAko teknikariek gidatuta.

Saio honen helburua gurasoek eta haurrek elkarrekin hizkuntzaren inguruan hausnartzea izan da: arnasguneek duten garrantziaz ohartzea, norbere hizkuntza hautuez hausnartzea eta hizkuntzaren garapenean ikasleen eta gurasoen kontzientziazioa lantzea.

Horregatik, saioak bi zati izan zituen: lehenengo haurrek eta gurasoek lanketa bana egin zuten eta amaieran guztiak elkartu ziren. Haurrek egindako aurkezpen baten bidez etxean, parkean, ikastolan,... zein hizkuntza entzuten eta erabiltzen duten azaldu zieten gurasoei, eta elkarrekin, euskararen alde pauso bat aurrera egiteko egin dezaketenaz hausnartu zuten. 

Argazki gehiago hemen.

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute