Skip to main content
2022/12/02

Euskararen Eguna abenduaren 2an ospatu dugu

Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleok giro onean gurea den festa ospatu dugu

Euskararen Eguneko emanaldia 2022

Ikastolak ostiralean ospatu du Euskararen Eguna. Euskara Elkarteko kideek antolatu dute, ospakizunean Ikastolako ikasle guztiok parte hartzeko.

Goizean goiz hasi gara ospakizunekin, Euskara Elkarteko kideek irakurritako manifestua entzunez. DBH 3ko ikasleek diseinatu eta sortutako pegatinak soinean itsatsi eta, gaurkoan,  Ikastola osoko ikasle guztiok batera egin dugu patioa, Euskara Elkarteko kideek prestatutako koreografien erritmora dantzatuz. Giro bikaina sortu da dantzan! 

Ondoren, ospakizuna eta aldarrikapena uztartu ditugu borobileko emanaldian. Guraso ugari batu zaigu maila ezberdinetako ikasleek prestatutako emanaldiaz gozatzera: 

  • HH2: “Euskal haurrak” eta “Txirrita inurria” abestiak.
  • HH3 eta LH4: “Egun on” dantza eta abestia.
  • Euskal kulturako ikasleen aurkezpenak: "Zein da Euskararen jatorria?"
  • LH 6: Bertso saioa.
  • LH 1: “Esazu hitz bat” abestiaren dantza.

Jarraian, ikasle ohia dugun Xabi Tolosa herriko pilotariaren bisita izan dugu. Interes handiz jarraitu dugu ikasleek egin dioten elkarrizketa. Eskerrik asko, Xabi!

Amaitzeko, gure ikasleen ikus-entzunezko kontsumo ohiturei buruzko ikerketaren emaitzak biltzen dituen bideoa ikusi dute geletan. Gero, sareetako euskarazko edukien eskaintzan saltseatzen ibili dira, gustuko edukiak (filmak, serieak,...) bilatzeko aukera izan dutelarik:  zernonikusi.eus   edo  gozatusareaneuskaraz.eus, adibidez.

Bultza dezagun Euskara!! Goza dezagun euskara!! 

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute