Skip to main content
2022/12/04

Jarrai dezagun Anoeta euskalduntzen!

Larunbata arratsaldean Anoetako plazan ospatu genuen Euskararen Eguna

Euskararen Eguna herrian ospatzen

Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela eta, jolasak egin genituen Anoetako frontoian herriko Iratxulo euskara taldeak eta Ikastolako Euskara Elkarteko ikasleek antolatuta.

Arratsaldeko 16:30etik aurrera, zapi-jokoa, aulki-jolasa, koskolak biltzen... aritzeko aukera izan zuten HH eta LHko haurrek.

Jolasak bukatutakoan Iratxuloko kideek Euskararen Eguneko manifestua irakurri zuten eta jarraian "Euskaldun perfektuaren bila" clown ikuskizuna ere izan zen Otsoku eta Pituxaren eskutik.

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute