Skip to main content
2023/02/24

DBH4ko Ekonomiako ikasleek Ekonomia eta Zergak programan hartu dute parte

Zerbitzu publikoari eta iruzur fiskalari buruz hausnartu dute

HItzaldia

Sektore publikoari buruzko kontzientzia pizteko eta gazteek kontzientzia fiskala hartzeko helburuekin Ekonomia eta Zergak Programa sortu dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean.

Programak unitate didaktiko baten lanketa eta Aldunditik datorren teknikari baten hitzaldia uztartzen ditu.

Plataforma digital baten bidez, unitate didaktikoak eskaintzen dituen 3 blokeen lanketa osatu dute DBH4ko ekonomiako ikasleek: euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura ezagutu, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatu eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.

Aldundiko adituarekin aurrez aurreko saioan, berriz, azalpenak entzun eta zalantzak galdetzeko aukera izan dute ikasleek.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute