Skip to main content
2023/03/01

Hizkuntzaren Lanketa Integralaren mintegia Ikastolan

Euskararen erabilera akademikoa hobetzea du ardatz.

Anoetako eta Laskoraingo irakasleak elkarlanean

Anoetako Herri Ikastola eta Laskorain Ikastolako DBH eta Batxilergoko irakasleok denok elkarrekin astearte arratsaldean Hizkuntzaren Trataera Integralaren 4.saioari ekin genion.

Lehenengo saioa eta azkeneko hau orokorrak izan dira, irakasle guztioi zuzenduak. Euskararen erabilera zuzena eta egokiaren inguruko hausnarketa eta sentsibilizazioa izan dute helburu eta denok batera aritu ginen. Ikastaroak bestelako bi saio ere izan ditu eta horiek, irakasgai edo arloen arabera eta modu espezifikoan antolatu dira. 

Oinarrian, euskaraz maila jasoan aritzeko hizkera akademikoan eta komunikatiboan jauzia eman behar dutela gure ikasleek azpimarratu da eta ondorioz, irakasleon eginkizuna horra bideratuta behar dela ere bai.  Hezkuntza proiektuan egin beharreko doiketak ezin dira alde batera utzi; arlo ezberdinetako irakasleok elkarrekin eta elkarlanean erabakiak hartu behar ditugu, euskara mailan benetazko jauzi kualitatiboa eman nahi badugu.

Euskarak aurrera egin dezan erronka honi ekiten ari gatzaizkio eta horrela jarraitzeko asmoa ere badugu.

 

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute