Skip to main content
2023/03/15

Galtzagorri Elkarteko idazleak gurekin eman du goiza

Ikastolan bultzatzen den Hizki-Marrazki narrazio eta ilustrazio lehiaketarako motibazio saioa burutu dugu

DBHko ikasleak Galtzagorriko idazlearekin

Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak elkarlanean antolatzen duten Hizki-Marrazki lehiaketari begira, DBH1 eta 4ko ikasleei sentsibilizazio saioa eskaini zaie. Horretarako, Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako elkarteko Yolanda Arrieta idazlea eta literatur tailerren dinamizatzailea gurekin izan dugu.

Saioan, idazteko garaian norberak duen imajinazioa aktibatu nahi izan du, beti ere norberaren oroimenera jauzia eginez eta baita alderantziz ere. Ilustrazioen esnahia eta idatzitako mezuarekin duen loturaren garrantziaz ere aritu da, adibide zehatzak ikasleei erakutsiz.

Emalea eta ikasleen parte hartzea azpimarratzekoak izan dira. Ea datorren astean idatziko dituzten istorioetan eta marraztutako ilustrazioetan eragina baduen saioak. Animo guztiei!

 

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute