Skip to main content
2023/03/23

Anoeta eta Irurako ikastolako ikasle eta irakasle talde batek asteburua elurretan pasa du

LH6tik gorako ikasleek eskia praktikatzeko aukera izan zuten Pirinioetan

Ikasleak elurretan eskiatzeko prest

Martxoaren 18 eta 19an Irurako ikasle zaharrenek eta Anoetako Herri ikastolako LH6 eta DBHkoek aukera izan zuten Pirinioetako bi estazioetara joan eta eskia praktikatzeko.

Ikasleak denera 100 izanik bi taldeetan aritu ziren. Batzuk Saint Laryn eta besteak Aretten eman zuten asteburua.

Elur gutxi zen baina nahikoa ondo pasatzeko eta gora eta behera ibiltzeko. Ikasleekin batera bi Ikastoletako irakasle taldea bat aritu zen gazteei laguntzen. Gozamena handia hartu zuten denek!

Argazki bilduma hemen

Kategoriak

2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute
2024-05-08Ingurumena
Jangela zerbitzua kudeatzen duen enpresaren eskutik, Ekin Food proiektuaren barruan egindako lanketa izan zen
2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua