Skip to main content
2023/03/31

LH6ko ikasleek Azoka Solidarioaren proiektua aurrera eraman dute

Elikagaien Bankuari laguntzeko asmoz, Ikastolako aterpean jostailuak saldu dituzte

Ikastolako aterpean Azoka Solidarioa prest

Gaur arratsaldean, martxoaren 31n, Azoka Solidarioa antolatu dute LH6 mailako ikasleek Elikagaien Bankuari lagundu asmoz.

Elikagaien bankua borondatezko izaera duen elkartea da. Alferrik galdu edo botatzen diren eliagaiei etekina ateratzea du helburu, horiek premia duten pertsonei helaraziz.

Anoetako eta Irurako udalek hitzarmena sinatua dute Elikagaien Bankuarekin eta hilabetero elikagai sorta batzuk banatzen dira. Guztira, 31 familia onuradun dira bi herrien artean.

Azokan ikasleen ekarpenez bildutako jostailu eta bestelakoak jarri dituzte salgai. Horrez gain, musika, dantza eta pintxo salmenta ere izan dituzte azoka girotzeko.

 

Kategoriak

2024-05-15Elkartasuna
Ikastolako idazkaritzako langileek lagunduta, familiek eskatutako produktuen loteak eskuragarri dituzte.
2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute