Skip to main content
2023/04/19

Apirilaren 22an, denok Baionarat!

Azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko manifestaldia izango da larunbatean

Apirilaren 22an Baionan egingo den manifestazioaren kartela: azterketak euskara leloa

Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin!

Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu.

Ikastolei esker, geroz eta gehiago dira euskaraz ikasten duten ikasleak. Baina aldi berean, askoz gehiago dira Frantziatik Ipar Euskal Herrira bizitzera heldu diren frantses aberatsak, euskara eta euskal   kulturarekiko inolako sentikortasunik ez dutenak.

Benetako hizkuntza politika ausarta behar du euskarak Ipar Euskal Herrian. Apirilaren 22an Frantziako Gobernuari, Akitania, Pirinio Atlantikoei eta Euskal Elkargoari mezu argia helarazi behar diegu: euskarak bizi behar du eta horretarako Euskararen Hitzarmen berri bat lortu behar dugu.

Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, ikastola guztien eta euskaldun guztion ardura da. Apirilaren 22an arratsaldeko 5etan Baionan izango da manifestaldia.

Lapurdi, Nafarroa   Behera eta Zuberoako  anaia-arrebek gure sustenguaren beharra dute. Goazen!

Apirilaren 22an, denok Baionarat!

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute