Skip to main content
2023/04/28

Aniztasunetik Eraikiz proiektua Ikastolan

Giza eskubidearen lanketan ari diren Gehitu eta  Zehar-Errefuxiatuekin taldeen bisita izan dugu

Taldeetako partaideak azalpenak ematen auditoriumean

Aniztasunetik Eraikiz egitasmoaren barruan, DBH3ko gure ikasleek Euskal Herrian giza eskubideen alde lan egiten duten bi elkarteren lana ezagutzeko aukera izan dute: Gehitu ( Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen elkartea) eta Zehar-Errefuxiatuekin.

Elkarteen aurkezpenak entzun ondoren, gure ikasleek elkarte horiekin batera ekimenen bat aurrera eramateko konpromisoa ere hartu dute.

Ikasleek atentzio handiz jarraitu dituzte bertako azalpenak.

Kategoriak

2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute
2024-05-08Ingurumena
Jangela zerbitzua kudeatzen duen enpresaren eskutik, Ekin Food proiektuaren barruan egindako lanketa izan zen
2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua