Skip to main content
2023/06/02

Itsaso bete zientzia lehiaketan sarituak

LH6ko ikasleek aurkeztutako lan kolektiboak jaso du saria EHUk antolatutako lehiaketan

Saritua izan den LH6ko ikasleen sormen lan kolektiboa

Gure ikastolako LH6 taldea EHU-k antolatzen duen Itsaso Bete
Zientzia
lehiaketan saritua izan dela, modalitate artistikoan, "Botila mezuan" lanarekin.

Sormen lan kolektiboa egin dute ikasleek, ozeanoen kontserbazioaren garrantziaz duten ikuspegia gizarteratzeko helburuarekin. Ikasle bakoitzak astebeten sortutako zaborra botila garden batean sartu du, bere argazkiarekin batera.

Jasoko duten saria 5 kontinenteetako zuhaitzak biltzen dituen Arboretum parkean murgiltze botanikoa egitea izango da, EHUko adituekin 3 orduko ibilaldi gidatua eginez. 

Gure zorionik beroenak LH6ko ikasleei eta plastikako irakasleari, egindako lan bikainagatik!

Kategoriak

2024-05-15Elkartasuna
Ikastolako idazkaritzako langileek lagunduta, familiek eskatutako produktuen loteak eskuragarri dituzte.
2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute