Skip to main content
2023/06/15

Bizipoza Jaialdia ospatu da Anoetan

Bizipoza Elkarteko kideen aurkezpena eta herriko kultur eragileen emanaldiak uztartu dira

izipoza Jaialdia Anoetako Plazan

Ekainaren 15ean Bizipoza Jaialdia ospatu da Anoetan, herritarrei Bizipoza Elkartea zer den aurkezteko asmoarekin.

Ekitaldiari hasiera eman dio Porrotxek eta haren ondotik, herriko hainbat kultur eragileren emanalditxoak izan dira: Anitz Dantza Taldeko dantza, Ikastolako LH6ko ikasleen bertsoak, Loatzo Musika Eskolako abesbatzak eta Kukuak Kantuz taldeak elkarrekin abestutako kanta, Gaztelekukoek sortutako hormirudia, ...

Amaieran pintxoak banatu dira hurbildu diren guztietzat, musikaz eta dantzaz alaiturik.

Eskerrik asko Bizipoza!!

Kategoriak

2024-05-15Elkartasuna
Ikastolako idazkaritzako langileek lagunduta, familiek eskatutako produktuen loteak eskuragarri dituzte.
2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute