Skip to main content
2023/06/19

LGTBIQ+ kolektiboaren koloreekin herria apainduz

DBH3ko ikasleek Aniztasunetik Eraikiz proiektuari amaiera eman diote 

Ikasleak margotutako eskailerak

Aniztasunetik Eraikiz proiektuaren barruan, Gehitu eta Zehar Errefuxiatuak Elkarteekin batera elkarlanean, hainbat ekintza burutu dituzte DBH3ko ikasleek Gizarte ikasgaian giza eskubideen aldeko aldarrikapena eginez.

Hasteko, Ikastolako maila guztietatik pasa dira beraien proiektuaren berri emanez aurkezpenak egiteko.

DBH 3A gelakoek Zuloaga Txikira bisita egin dute Zehar Errefuxiatuak Elkarteak bertan egiten duen lana ezagutzeko. Horrez gain, herrian zehar errefuxiatuei ongi etorria emanez kartelak zintzilikatu dituzte.

DBH 3Bkoek, aldiz, Anoetako Plazan iturri ondoko eskailerak margotu dituzte LGTBIQ+ kolektiboaren koloreekin. Pintaketa lanetan ari direla herriko alkatearen bisita ere izan dute.

 

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute