Skip to main content
2023/10/10

Euskal Jaietan Ikastolak bere presentzia izan zuen

DBH4ko ikasle eta irakasleek patata tortila pintxoak eskaini zituzten. Argazkia Ataria-tik

DBH4ko postuan pintxoak saltzen

Gure DBH4ko ikasleek igande goizean, patata tortila pintxoak Anoetan egin zen Euskal Jaia festan saltzeko aukera izan zuten. Euskal kultura, ohiturak eta baserritar giroa bultzateko herrigintzan egiten den ekimenera, gure ikasle zaharrenek gerturatzeko eta bertatik ezagutzeko aukera ezinhobea dela pentsatuz, postua jarri zuten. Tutoreen laguntzaz, Ikastolan lanketa berezia egin ondoren (txandak antolatu, ardurak hartu, behar diren erosketak egin, ...), etxean egindako patata tortila pintxoak saldu zituzten, ikasturte bukaeran burutuko duten ikasbidaia ordaintzen laguntzeko. Eskerrik asko goizean zehar bertaratu zinetan guztioi!

Argazkia ATARIAtik hartua da

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute