Skip to main content
2023/12/01

Gaur goizean Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan aritu gara

Jon Fernandez ikasle talde batekin

Egun berezia izan dugu gaur Ikastolan. Abenduaren 3ko ospakizuna Euskararen Nazioarteko Eguna, hain zuzen ere, aurreratu egin dugu eta gaur ostiralez ospatu dugu. Ondokoa izan da egitaraua:

  • Manifestuaren irakurketa megafoniaz.
  • Patio orduan dantzatu beharreko koreografia bertan behera geratu da eguraldia dela eta.
  • Segidan emanaldia irekia  izan da Ikastolaren borobilean. Ikasle, irakasle eta gurasoentzat antolatuta.
  • Emanaldiaren bukaerean Jon Fernandez kazetariaren bisita izan dugu. Bere bizipenak eta euskararen inguruko galderei erantzuten aukera izan du. Eskerrak eman nahi dizkiogu gure ikasle ohiari azaldu duen prestutasunarengatik eta bere bizitza profesionalean bide oparoa egin dezan.

Esan, igande arratsaldean herriko plazan edo frontoian (eguraldiak ez badu laguntzen) Haur Jolasak antolatu dituzte Euskara Elkarteko ikasleek. Denok gonbidatuta zaudete!!!

Euskaraz urteko 365 egunetan!!!

Jaialdiko argazkiak hemen

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute