Skip to main content
2023/12/15

Anoetako Herri Ikastola Tolosaldea Sahararekin Elkartearekin bat

Bertakoekin elkartasuna adierazteko LHko ikasleek kamioi txantiloiak ari dira margotzen eta apaintzen

Tolosaldeako elkartasuna Sahara kanpamendukoekin

Aurten, ohiko janari bilketaz gain, kamioia bertara bidali eta geratzea ere nahi dute. Kamioetako paretak apainduta joan daitezen, Tolosaldeako 6-12 urteko haurrei laguntza eskatu zaie. Kamioi itsurako txantiloiak ekarri dizkigute ikasleek beraien proposamenak egiteko. Horietako batzuk aukeratu eta kamioia margotuko dute. Ekimen hori gure LHko ikasleek abenduaren 13ko tutoretzan egiten hasi ziren.

Abenduaren 18rako gure ikasleek animo esaldiak, esaldi alaiak, bertsoren bat, ... eta marrazkiak noski ari dira txantiloietan islatzen. Bada modu bat gure ikasleengandik han bizi direnei behar duten elkartasuna adierazteko modua.

 

 

 

 

Kategoriak

2024-05-17Ekintza
DBH3ko ikasleek etxetik ekarritako hamaiketakoa eskainiko dute ikasturte honetan eta hurrengoan
2024-05-15Elkartasuna
Ikastolako idazkaritzako langileek lagunduta, familiek eskatutako produktuen loteak eskuragarri dituzte.
2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan